XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeuk egiten duzu Zientzia

Materiala

Balantza; Xiringa; Zotzak

5 litroko plastikozko txanbilak (edo beste ontzi batzuk); Zigilatzeko papera; Gomak

Disoluzioak prestatzeko gatzak; Hortz-ziriak; Plastiko beltza (zakar-poltsak)

Babarrun-haziak; Guraizeak; 40 cm-ko metro edo erregela

Zerrautsa (edo kotoia) eta zelulosa-papera; Etiketak; Kartulina beltz lodia edo kartoia

Gehienez 500 ml-ko kristalezko 9 pote; Lokarriak

- Hiru edo lau pertsonako taldeak osatu eta talde bakoitza aurrez adierazitako materialez hornitu.

- Talde bakoitzean ernatzaile bana prestatu: iragazki-paperari zilindro forma eman eta flasko baten barneko paretei ia itsatsita jarri. Erdian kotoia edo zerrautsa ipini eta urez busti, iragazki-papera hezetu arte.

- Mota bereko hamabost bat hazi ipini flaskoko paperaren eta kristalaren artean estututa. Flaskoaren etiketan haziaren izena eta data idatzi. Egunero papera bustita dagoela egiaztatu.

- Disoluzio nutritiboak prestatu: 5 litroko ontzi batean lortuko duten altuera seinalatu eta adierazitako gatz-kantitateak bota kontrol-disoluzioa eta zazpi disoluzio defizitarioak lortzeko; ondoren, ur distilatua gehitu 5 litroei dagokien bolumena lortu arte (seinaleraino).

- Bederatzi poteak plastiko beltzez forratu eta bakoitza disoluzio desberdinez bete. Horietako batean kontrol izena jarri etiketan, beste zazpi ontzietan 1 (Mg gabe), 2(Ca gabe), 3(Fe gabe), etab.

Azkeneko ontzian ur distilatua jarriko dugu eta kontrol itsu gisa erabiliko dugu.

- Ahoa moztutako kartulina edo kartoi batez estali eta bere gainean zigilatzeko papera jarri edo, bestela, jarri plastiko puska bat flaskoaren ahoaren gainean eta goma edo lokarri batez lotu.

- Segimendu-fitxa bat prestatu, orri etzan batean, alboko ereduari jarraituz.

Esperientziaren garapena

- Haziak ernetu direnean eta landareak nahiko garatuta daudenean (aste bat edo hamar egun), ontzietara eraman (bat ontzi bakoitzeko). Horretarako, plastikoan bi zulo egin, bat erdian eta bestea alde batean.

- Landarea lehenengo zulotik sartu, oraingoz kotoi-bola batekin eutsiz, geroago, ordea, hazten denean, makilatxo batera lot dezakezu leunki. Albo batean eginiko zuloan zotz bat sartu.

- Hazkuntza hidroponikoan geratzen direnak argi-iturri batetik hurbil egon behar dute. Sobera dauden landareak aste betez zaindu, hazkuntzan jarritakoren bat ordezkatu behar baldin bada.

- Esperientzia kontrolatzeko ondorengo oharrak kontuan izan:

- Egunero airea sartu xiringa bat erabiliz (auspoa, etab.), sustraien oxigenoa berritzeko.

- Ur distilatua gehitu, galera handi bat ikusten bada. Horretarako estalkia altxa behar da astean behin.

- Segimendu-fitxan landareen garapena idatzi eta kontrolarekin eta pote itsuarekin alderatu.

- Garapenean zehar ondorengoa beha daiteke: zurtoinaren luzera, sustraien tamaina erlatiboa (astean behin estalkia kentzerakoan), hostoen kolorea, klorosia adieraz dezaketen orban horiskak, hostoen ertzetako itxura, hostoen sendotasuna, etab. Zientzia eta errealitateko 1. atala kontsultatu.

- Landaren bat hilik agertzen bada marka handi bat egin fitxan dagokion laukian, berri bat jarri eta idatzi. Bigarren astearen ondoren hiltzen diren landareak ez dira ordezkatuko.